1. helburua Muturreko pobrezia eta gosea erauztea
Sarrera

Gaur egun, ia 1000 milioi pertsona pobrezia-atalasearen azpian bizi da, hau da, egunean euro bat baino gutxiagorekin.

1990 eta 2004 bitartean, muturreko pobrezian bizi zirenen proportzioa murriztu egin zen. Hala ere, aurrerapen azkarrago bat behar da helburu hau lortzeko.

Gainera, erronka berrieri aurre egin beharko da, hala nola herrialde askotan elikagaien defizita handitzen duen laboreen igoera eutsi. Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen araberaz, aurten, munduko herrialde behartsuenek batazbesteko %56a baino gehiago ordainduko dute laboreak inportatzeagatik.

1. MGH-en helburuak

1.    Eguneko dolar bakar bateko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonen kopurua erdira murriztea 1990 eta 2015 artean.
2.    Enplegu osoa eta produktiboa lortu, eta guztientzat, emakume eta gazteak barne, enplegu duina bermatu.
3.    Gose direnen kopurua erdira murriztea, 1990 eta 2015 artean.

Ba al zenekien?
  • Gaur egun, ia 1.000 milioi pertsona (Espainiako biztanle-kopurua baino 20 bider gehiago) egunean dolar 1 baino gutxiagorekin bizi da. Kopuru horren %70 emakumezkoa da.
  • Asian, aurrerapauso handiak gertatu dira: 250 milioi pertsonek pobrezia-atalasea gainditu dute.
  • Gaur egun, 800 milioi gizakik baino gehiagok ez dute behar adina elikagairik eta 13 milioi haur hiltzen da urtero janari faltarekin erlazionatutako gaixotasunak eta infekzioak tarteko direla.
Nola lortu 1. MGH-a

90eko hamarkadaren erdialdera, Sahara azpiko Afrikan arroz-ekoizpena ez zen nahikoa biztanleriaren hazkundeari erantzuteko.

Gabezia horri aurre egiteko behar ziren inportazioak zirela-eta, eskualdeak ia mila milioi galtzen zituen urtean. Gainera, arroz-ekoizleek bi arroz moten artean aukeratu behar zuten. Alde batetik, Asiako arroz espezieak zituzten, eta horiek etekin handiak ematen zituzten, baina gaizki egokitzen ziren afrikar baldintzetara; bestetik, arroz afrikarra, afrikar baldintzetara ongi egokitua baina etekin gutxikoa.

Arazoari aurre egiteko, Asiako eta Afrikako arrozen arteko hibrido bat sortu zen: NERICA edo Afrikarako Arroz Berria. Arroz mota hori etekin handikoa eta proteina askokoa da, eta lehortea ongi jasaten du;  Kongon, Brazzabillen, Côte d`Ivoiren, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ginean, Kenyan, Malin, Nigerian, Togon eta Ugandan jendeak nahikoa elikagai izatea bermatzeko balio izan zuen horrek.

Gaur egun, ekoizle asko gai dira beren familiei jaten emateko eta, gainera, merkatuan etekinak lortzeko.

Noticias

La Campaña del Milenio de Naciones Unidas salió el pasado jueves a la calle para hacer de los ciudadanos los verdaderos protagonistas de "Y tú sin enterarte", su innovadora campaña en redes sociales que pretende dar a conocer los importantes logros alcanzados en la lucha contra la pobreza extrema en el mundo en esta última década.

Amalia Navarro, coordinadora de la Campaña del Milenio de Naciones Unidas en  II Diálogo sobre el agua y la cumbre de Río+20 organizado por la Oficina de Naciones Unidas de Apoyo al Decenio Internacional para la Acción "El agua, fuente de vida" 2005-2015.

<!--[if gte mso 9]> Normal 0 21 false false false ES X-NONE MY MicrosoftInternetExplorer4 <![endif]--><!--[if gte mso 9]> <![endif]--><!--[if gte mso 10]>

<![endif]-->

Amalia Navarro, coordinadora de la Campaña del Milenio de Naciones Unidas en  II Diálogo sobre el agua y la cumbre de Río+20 organizado por la Oficina de Naciones Unidas de Apoyo al Decenio Internacional para la Acción "El agua, fuente de vida" 2005-2015.